Zumaian gaude, kostaldean kokatzen den herri eder hontan. Aski ezagunak dira gure herriko altxorrak. Bi hondartza eder eta nola ez, Flyscha. Zalla taberna Erribera kalean aurkituko duzue. Kale honetan daude hain zuzen ere herriari bizia ematen dien denda nahiz taberna eta jatetxeak. Giro paregabea!


Klimari dagokionez, zer esanik ez, Kantauri itsasoaren hurbiltasunaren eraginez, neguko laztasunak leundu egiten dira Zumaian, eta udaldiak, berriz, ez dira beroegiak izaten.
Eta nola ez, herri paregabea duzue Euskal Herriko gastronomiaz gozatzeko!